Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Kategoria: OROKORRAK

MANA MANA_Orokorra

anjaritoiar 17/03/2010 @ 11:12

Bideo honekin disfrutatuko duzue, ziur. Gela guztietan abestuko dugu, beraz, ikas ezazue. Ea solistarena nork egiten duen.

KLASIKOAK ASMATZEN 6.Maila

anjaritoiar 16/03/2010 @ 15:44

KLASIKOAK

Jolas hau ez da xamurra. Guztiak jolas zaitezkete, baina bereziki 6. mailakoek landu beharko dute. Bertan 20 klasiko entzungo dituzue biribiltxo ilunetan klikatuz gero. Entzuten ari zaretena zein den asmatzea da gakoa. Bat aukeratzen duzuenean eta asmatzen baduzue, lerroa gelditu egingo da. Eta horrela 20ak asmatu arte.

NOTEN JOLASA

anjaritoiar 06/03/2010 @ 12:42

Noten jolasean 5. Mailako Marinak 330 puntu loru ditu eta lehenengoa doa. ZORIONAK. Ea nork gainditzen duen. Izena jartzen duzuenean, atzean jarri Egape, horrela jakingo dugu rankinean nola goazen.

MP3 BIHURTZEN

anjaritoiar 03/03/2010 @ 10:32

Gaur egun gehienek dituzue mp3 erreproduktoreak. Normalean internetetik jaisten duzue musika. Tutorial honetan, etxean dituzuen CDak MP3 nola bihurtu ikasiko duzue. Bi modu desberdin eskaintzen zaizkizue.

NOTAK GOGORATZEN-Guztiak

anjaritoiar 24/02/2010 @ 12:57

Ariketa interesgarria. Gelan frogatxo bat egingo dizuet. Entrena zaitezte hemen

Katalanez eskatzen dizue izena jartzeko. Gero abiadura aukeratu(Adagio...)eta eramanbiribiltxoa notarantz

Notak lantzen

http://iesguillembergueda.xtec.es/~pecam/jocs/nomnotes.swf

SANTA AGEDA

anjaritoiar 08/02/2010 @ 18:02

Aurten ere Egape ikastolako ikasleak oles egitera atera gara. Urnietan urte gehien daraman taldea da Egapekoa eta goizeko saioa ikastolan bertan hasi genuen.

BESTE BAT

anjaritoiar 07/02/2010 @ 10:37

Hau berria da zuentzat. Ea gustatzen zaizuen.

BIDEO EDERRA

anjaritoiar 07/02/2010 @ 10:33

Gogoratuko zarete duela bi urte inguru nola ikusi genuen bideo hau. Orain etxean ikus dezakezue.

10.000 ZORIONAK

anjaritoiar 02/02/2010 @ 09:25

ZORIONAK GUZTIOI. 10.000 bisitari izan ditu gure Marizulok.
Joan den astean artikulu bat irakurri nuen hau zioena:
Einsteinen zerebroa aztertu ondoren, konturatu ziren ez dagoela desberdintasunik geurearekin konparatu ezkero. Guztiok daukagu gaitasuna disziplina baterako edo besterako. Pertsona bat disziplina batean berezia, aparta, brilantea egiten duena ikasketa horri eskaini dizkion 10.000 orduak dira, bibolinari, futbolari, ikerketari...
Historiak eman duen musikaririk hoberenetakoak hala zioen: "Nik adina lan egin ezkero, edozeinek egin zezakeen nik egindakoa." KAR, KAR.

BADAKIZUE ZER EGIN LAGUNAK. 10.000RA IRISTEA EZ DA DERRIGORRZKOA.
einstein-lengua.jpg

ELEBILA Bilatzailea

anjaritoiar 28/01/2010 @ 07:55

Edozein hitz bilatu nahi dugunean bilatzaileak(Buscadores) erabiltzen ditugu. Ezagunena eta erabiliena GOOGLE da dakizuen bezala, baina badaude beste batzuk ere. Euskarazko hau gomendatzen dizuet ELEBILA .Irudiak ere bilatzen ditu.
Era berean, euskarazko WIKIPEDIA gomendatzen dizuet.
Bai bata eta bai bestea, aurrerantzean eskuineko LINK edo ESTEKEN artean izango dituzue betirako

Beste hau ere gomendatzen dizuet HIRU.COM. Bertan euskarazko materiale asko aurkituko duzue.