BELARRIA LANTZEN 1. eta 2.Mailak
Jolas honen bitartez musikarako zer nolako belarria duzuen jakingo dugu. Lehen eta bigarren mailakoek gelan egingo dugu txapelketaren bat taldeka.
Jolas honen bitartez musikarako zer nolako belarria duzuen jakingo dugu. Lehen eta bigarren mailakoek gelan egingo dugu txapelketaren bat taldeka.
Aspaldi zuekin ahaztuta ninduzuen. Begira ezazue nundik hartu nuen PENTAGRAMA ENEAKO "Do lurrean hor dago" kanta. "Sonrisas y lagrimas" izeneko pelikula batetik hain zuzen. Ikus ezazue nola lantzen dituzten notak.

Abestia Imanol Urbietak orain dela 10 urte asmatutakoa da. Hemen dituzue abestiaren hitzak eta musika, HAUR HEZKUNTZA eta LEHEN ZIKLOKOEK abenduaren 3an EUSKARAREN EGUNA OSPATZEKO
Behin betiko
Behin betiko,
behin betiko,
sinple bezain tinko,
ez dugu etsiko!!
Behin betiko, behin betiko,
sinple bezain tinko,
Euskaraz eta kitto!!
Etxean eta kalean,
berdin-berdin jolasean,
eskolan, lanean,
borrokan eta bakean.
Dakitenek erabiliz,
ez dakitenek ikasiz,
Herri bat osaturik
Euskaraz nahi dugu bizi.
Hasi etxetik eta kalera,
hasi kaletik eta etxera,
martxan jarri da lege berria:
Euskaraz Euskal Herrian!!
lEROY ANDERSONEN pieza polit hau lehenengo mailan entzun izan duzue. Begira Jerry Lewis aktore estatubatuarraren interpretazioa. Ea 5. Mailako norbaitek Leroy Andersoni buruzko informazioa bidaltzen didan. MILESKER.
Zoragarria ez da? Ba orain saia zaitezte musikograma honetan jarraitzen.
Horretarako entzun ezazue pieza.
CHILDTOPIA izeneko orrian jolas asko dituzue matematika, hizkuntza...lantzeko. Hizkuntza desberdinetan lan egin dezakezue. Gu MUSIKA ariketekin jolastuko gara. Aukera desberdinak dituzue, baina bereziki MUSIKA DIKTAKETAKO ariketak egingo dituzue(2.Mailakoek 9urtetik gorakoentzakoa aukera dezakezue)
Lehenengo mailakoek ikusi dugu botila batean ura sartuz gero soinua aldatzen dela. Botila betea SOINU GRABEA, botila hutsa SOINU AGUDOA. Begira zer egiten duen gizon honek edalontziekin.
Lehen mailako ikasleak PENTAGRAMA ENEAREKIN hasi zaretenez, hemen duzue berriro ikusteko aukera